top of page

MAYI
(Herrikoia - B.L.)

Ura ixuririk sorginen bidean
dohaina bildu dut Bazko arratsean.

Gauaz Mayi nauzu, egunaz oreina
etxeko zakurrek xerkatzen nutena.

Jakes nun tuk horak ezdiat senditzen
oihanpean kurri, oreina xerkatzen.

Jakes deit zakurrak, salba zak arreba
ama nola sinets Mayi daitekela.

Jakes zakurrei hasi da xistuka
oreina hil dute kolpez hausikika.

Jakesek kanitaz eman du pusketan
aseko ahal da Mayi gurekilan.

Afal, afal Jakes ni nuk hor lehena
ene haragiaz beterik dupina.

Ama sala zolan nigarra begian
puinala sartu du bere bihotzean. 

PRIMADERAKO LILIAK
(M. Labegerie - Donovan - B.L.)

Primaderako liliak
Goizik ziren loratuak,
Urthe hartan gertatu zen 
Pazko Erramu baino lehen.

Gaituzte ezkontarazi
Maite ninduzun hain gutti;
ezkontarazi gaituzte
Ez zintudalarik maite.

Ginuelarik elgarri
Eman biziko uztarri.
Ezkilak zeuden ixilik
Nik ez baitakit zergaitik.

Gaituzte ezkontarazi...

Ez zuten egin boleran
Menturaz ziren Erroman;
Ez ziren gure lekuko
Ez izanen bataioko.

Gaituzte ezkontarazi...

Nunbait balinbada zeru
Gure haurra da aingeru,
Aingeru zeruan bainan
Umerik ez ohantzean.

Gaituzte ezkontarazi...

Bihotza hotzez kaskaran
nago geroaren menturan,
Etor bedi primadera
Kanpoak diren berriz lora.

Gaituzte ezkontarazi
elgarrekin behar bizi;
Ezkontarazi gaituzte
Behar dugu elgar maite. 

BIRIBILKETA - AHUENA
(B.L. - O'Carolan)

-Instrumentala- 

GOIZEAN GOIZIK
(Herrikoia - B.L.)

Goizean goiz jeikirik, argia gaberik,
urera joan ninduzun pegarra harturik.

Jaun xapeldun gazte bat jin zautan ondotik,
heia nahi nuenez urera lagunik.

Nik ez nuela nahi urera lagunik,
aita beha zagola salako leihotik.

Aita beha zagola, ezetz errangatik,
pegarra joan zerautan besotik harturik.

Urera ginenian, biak buruz buru,
galdigin zautan ere: -"Zonbat urthe tuzu?"

-"Hamasei... hamazazpi orain'ez konplitu
zurekin ezkontzeko gaztexegi nuzu.

Etxerat itzultzeko nik dutan beldurra,
ez jakin nola pentsa amari gezurra!"

-"Neskatxa, nahi duzu nik erakuts zuri 
etxerat etortzean zer erran amari?"

"Urzo xuri pollit bat, gabaz dabilana,
hark ura zikindurik, egotu naiz ama."

-"Dakigunaz gerotzik zer erran amari,
dugun pegarra pausa, gaitezen liberti."

AMERIKARA NOA
(Herrikoia)

Amerikara noa ere nere borondatez,
hemen baino hobeto izateko ustez;
aspertua bai nago hemengo izatez,
adios aita eta ama ondo bizi bitez.

Lehenago ere seme bat ba dit Amerikan,
orain dela sei urte joana hemendikan;
baldin topatzen badek haren biderikan,
esanakiok aita bizi dela oraindikan.

Kafia hartutzen det egunian bi aldiz,
baita pasiatu ere nik nahi haina zaldiz;
jan edanaren faltik ez, osasuna berriz...
Aita bizimodu hau Donostian izan balitz. 

URSUAKO KANTA
(Herrikoia - B.L.)

-"Goiti zazu burua
ene arreba Juana"

-"Eztezaket goratu,
anai Bautista jauna."

-"Izorra omen zara,
ene arreba Juana."

-"Zertan ezautzen nauzu
ene anaia jauna?"

-"Zaldia zelarekin
zuretzat jarria da."

-"Nik eiten dudan haurra
zure besokoa izain da."

Ursuak zazpi leiho,
zazpiak lerro lerro;
Lantainako alaba
Ursuan defuntu dago.

Ursuan defuntua
Santa-Anan kausitua;
adios erran gabe
etxetik partitua.

Zazpi errota berri,
zortzi jauregi xuri;
horien guztiengatik
nik ez Ursura nahi.

OI LABORARI GAIXUA   -LP disko edizioan falta da-
(Herrikoia - Olatz Zugasti)

Oi laborari gaixua!
hihaurrek jaten arthua,
ogi eta ardu geñhatzen auherren asetzekua:
halere hain haie maite nula artzeinek otsua.

Harri 'giliren adreta!
harek badaki zer pentsa:
mürria gaizki egin eta erdiruak lohiz thapa;
etxia lurtatü denian, harrien gaistuak falta.

Eskalanpu egiliak
ebasten tü materiak;
zazpira sos balio dina, saltzen beitü hamabia:
ostatin jan hen saria ete etxen gosez familia. 
  

IMOTZETIK ZIORDIARA
(Herrikoia)

-Instrumentala- 

DAME 
(Teobaldo)

Dame, zure maitalerik minduen hau,
bihotz osoa zugan ezarririk,
hain zu maitatzera ixuria
gau eta egun huntaz arduratua,
erregutzen dizu ohart zaitezen
beti maite zaituela fidelki,
zu maitatzeaz tronpatu ez delarik. 

BELATSARENA - BERETERRETXE
(Herrikoia) (Herrikoia)

Bereterretxek ohetik
neskatuari eztiki:
"Abil eta so egin ezan gizonik denez ageri."

Neskatuak berhala
ikhusi zian bezala:
hirur dozena bazabiltzala bortha batetik bestera.

Jaun kuntiak berhala,
traidore batek bezala:
-"Bereterretxe, aigü borthala; ützüliren hiz berhala."

-"Ama, indazüt athorra,
mentüraz sekülakua!
Bizi denak orhoit ükhenen dü Bazko-gaiherdi-ondua." 

bottom of page