top of page

EZIN UKA
(Gaztelu - B.L.)

Ezin uka
Gizonen burruka
zuzengabetik dator
eta da galkor:
alde batetik
zuzen gosea 
eta bestetik 
indar zapaltzailea,
hortik
bien arteko gerra
eta herra 
ezin asea. 

Zu ta ni ta besteak
hartzen gaitu haserreak
mundu zabalean,
ikusirik
gizonen arteko
zentzugabekeria,
bitartean mugagabea
gizonen nahigabea. 
 


ILUNPETAKO GIZON
(B.L.)

Ilunpetako 
lantegi latzetan 
gure lurra iraultzen 
ari zerana,
beso zainak daldarrez
begiak ikaraz...
ilunpetako gizon 
zaitut gogoan. 

Itzalak iresten 
zaitudanean
nor izango duzu
zutaz oroitzeko 
bide zailetatik
abiatutzeko...
ilunpetako gizon 
zaitut gogoan. 

Egun senti berri
noiz argitu behar duk
gaua luzea zijoak
etorri hadi,
gau beltzeko txori 
kantari motela...
ilunpetako gizon
zaitut gogoan. 

Egun larri batez 
zu eroritzean 
negar egingo dugu
anaia guziok,
ilargi gorria
ezkutatuko da...
ilunpetako gizon
zaitut gogoan. 
 


EKAITZA
(B.L.)

Ekaitzak ekaitzak
hostoak daramazki
zuhaitzak bilutsirik. 

Negarra negarra
heriotz usaia
inguruan utzirik. 

Gure basoko
zuhaitz legorrak
oraindik irauten dute. 

Lurraren babesak
emanaten die
itxaropenezko bizitza. 

Ekaitza ekaitza 
zure indarra
ez da iraunkorra. 

Udaberria etorriko da 
berarekin loreak. 

Bizitza berri bat
etorriko da
lehortuko dira malkoak. 

Haize legunak laztanduko ditu
gure aurpegi penatuak. 
 


UMEEK ERE JAKIN DUTE
(A.Lertxundi-B.L.)

Bi mila makil dabiltza
minez mundua zulatzen,
bizkar guztiak okertuta
makil guztien menpean. 

Zuhaitzen lorak lupera dute
hainbat gazteen antsia,
makilen lorak eskein digute
irriparren lez makilada. 

Umeak ere jakin dute,
jakin beharko berria.
Mendiz mendi entzun dugu hotsa
mendez mende izan lotsa. 

Umeak ere badakite 
zein zaila zaigun bizitza,
umeak ere esan dute
zein erreza dan heriotza. 
 


AITA SALDU NAUZU 
(Herrikoia)

Aita saldu nauzu idi bat bezala
eta abandonatu 
ez baninduzun bezela. 

Aita nerea lotsarik gabea
adio triste bat izan da
herentzi zurea,
herentzia zurea. 

Aita nereak utzi naun bezala
ilunpean bizi behar
etxetikan urrundi,
etxetikan urrundi. 
 


SASI INTELEKTUALARI 
(B.L.)

Gure herriko
jakintsua
intelektuala
hitz politen
jaun eta jabea. 

Beti goitik behera
begira zaudena
bainan bahin ere
lurra ikutzen 
ez dezuna. 

Gauz onak
eta txarrak
ezagutzen dituzuna
herri maitale
pare gabea
tertuli bakoitzean
mundu bat
konpontzen dezuna. 

Zure bultzaden 
zai dagoen herria
ez ote da aspertuko
zuri begira? 

​

ZENBAT GERA? 
(A.Muniategi - B.L.)

Zenbat gera?
Lau, bat,
hiru, bost zazpi? 

Zer egin degu?
ezerrez.
Zer egiten degu?
alkar jo.
Zer egingo degu? Alkar hil? 

Gure asmoak, esperantzak,
herria, askatasuna,
justizia, pakea,
egia, maitasuna...
mitoak, hitz utsak? 

Zenbat gera?
Lau, bat,
hiru, bost zazpi? 

Zer egin degu?
ezerrez.
Zer egiten degu?
alkar jo. 
Zer egingo degu? Alkar hil?
Hori ez!, hori ez!, hori ez! 

TRISTE JARTZEN NAUZU 
(B.L.)

Triste jartzen nauzu
triste
ez kanpotik
bai barrundik
begiratzen nauzulako
inor begiratzekorik
ez duzunean. 

Triste jartzen nauzu 
triste
ez kanpotik 
bai barrundik
jaten eman didazulako
zeni ematekorik
ez zenuenean. 

Bainan ez gehiago
tristurarik
ez kanpotik
ez barrundik
nahiago gorrotoa 
ezen ez errukia
bai makila
bainan ez limosnik
karitateak
lotsa baitu berarekin. 

URAK DAKARRENA 
(J.A.Irigaray - B.L.)

Urak dakarrena
Urak daroa
lurrak emandakoa
lurrean gelditzen da.
Eta gu hemen 
beti gu hemen. 

Zuhaitzak bezala lurrean
kantuak bezala haizean
muinak bezala erroetan
ura bezala itsasoan.

Urak dakarrena
Urak daroa
lurrak emandakoa
lurrean gelditzen da.
Eta gu hemen 
beti gu hemen. 

Ekaitzak bota-arazten 
ifar eta hegoaldetik
gizon izateko hasi behar da
gizon izaten hemen. 
 


GURE BIDE GALDUAK 
(B.L.)

Gu gazteok gaur gabiltza
mundu galdu honetan,
gerra bat barruan degula
zer egin jakin gabe. 

Gurasoen mundu aldrebes hau 
ez dugu onartzen,
diruaren morroi izaten
erakutsi digute. 

Ilunpe horrek
bakardade galduan utzi gaitu;
Argirik gabeko bideak
etorkizunik ez du. 

Bizimodu lasai bategatik
idealak galdu.
Bizitzaren gauza ederrenak
dizkigute zapaldu. 

[Hurrengo estrofa zentsuratua izan da] 
(Gizonak kartzelan daude
beren herriagatik.
Jainkoak beharko du lagundu
guk ahaztu baditugu.) 

Maitasun hitzak nahi nituzke esan
baina gaur ezin dut;
Gure bide galduak
kalte hau ekarri dit. 
 


EZ KANTA BELTZA 
(X.Lete - B.L.)

Kaleak sutan jarri ziraden
eta zakurrak katerik gabe
beren bizitzen nagusi.
Ordu larriak hurbil daude ta
libertadeko gorritasuna
zeinek ez du nahi ikusi? 

Ihes doazen ur lodi hoiek
ludi osoa hartuko dute,
haserrearen eskubideak mintzo
gogorrez altxa batira. 

Ez kanta beltza, alperrik da ta,
indarren kontra jaso indarra
zuen bizitza oso motza da
egin zazute librea. 

Goseen Harlem, doinu zakarra,
izen gabeko mixeri zaharra,
bular lehorrak zintzilik eta
irentsitako karraxi latza. 

Ez kanta, beltza, berriz ez kanta,
indarren kontra jaso indarra,
Moises zerutik jatsiko ez da,
urreagatik saldu da. 

Bainan zu, beltza, hasten bazera,
gu ere beltzak izango gera,
behin da betiko burruka hortan
nausi berdinen legeen kontra. 

Ez kanta beltza, berriz ez kanta,
itxi ahoak, jaso ezpata,
gure bizitza gurea da ta,
inork ez beza lapurtu. 
 


EGIA 
(B.L.)

"Mendiak zuhaitzak baditu;
Ibaietan ura dijoa;
Zeruak izarrak ditu;
Egunak argi, gauak ilun;
Udaberri argitsu, loretsu;
Udazkena, berriz, euritsu;
Gizona da bizitzarako".
Egi haundiriak dira.
Baina egia, egia, egia,
zertarako, galdetu nahi nuke.
Egia, egia, egia, gizonak esateko
baimenik ez badu?
Egia, egia, egia.
Zertarako? 
 


JABETASUNA 
(B.L.)

Gure nahiaren grinak
ezinezko uretan
murgildurik daude. 

Pauso baldar askoren 
jabe eginik
hala ere aurrerako
askoekin. 

Zu, zer nahi dezun
ondo dakizuna 
zertan zaude patxara hortan
eskuak lotuta
etxekoak ez diran hoien
limosnaren zai
limosnaren zai. 

Zu, malko lodiz
negarrez zaudena
mugitzeko bildurrez
etxean sartuta
altxako al dezu burua
jabetasunez, jabetasunez
jabetasunez burua. 

bottom of page