ALTABIZKARKO KANTUA
(Garay de Monglave - B.L.)
I
Oihu bat aditua izan da
Eskualdunen mendien artetik,
eta etxeko jaunak bere atearen aitzinean xutik,
ideki tu beharriak eta erran du:
" Nor da hor? Zer nahi daute?"
Eta xakurra, bere nausiaren oinetan lo zegoena
altxatu da eta karrasiz
Altabizkarren inguruak bete ditu.
II
Ibañetaren lepoan harrabots
bat agertzen da,
hurbiltzen da, arrokak ezker eta eskuin jotzen dituelarik;
hori da hurrundik heldu den armada baten burrunba.
Mendien kopetetarik guriek errespuesta eman diote;
berek duten seinua adierazi dute,
ta etxeko jaunak bere dardak zorrozten tu.
III
Heldu dira! Heldu dira! Zer lantzazko sasia!
Nola zer nahi kolorezko banderak
heien erdian agertzen diren!
Zer zimiztak atheratzen diren heien armetarik! (bis)
Zenbat dira? Haurra, kontatzak ongi.
Bat, biga, hirur, laur, bortz, sei, zazpi, zortzi, bederatzi
hamar, hameka, hamabi, hamairur, hamalaur, hamabortz, hamasei,
hamazazpi, hemezortzi, hemeretzi, hogoi.
IV
Hogoi eta milaka oraino.
Heien kontatzea denboraren galtzea liteke.
Hurbil ditzagun gure beso zailak,
errotik athera ditzagun arroka horiek.
Botha dezagun mendiaren patarra behera.
Heien buruen gaineraino;
leher ditzagun, herioz jo ditzagun.
V
Zer nahi zuten gure mendietarik
Norteko gizon horiek?
Zertako jin dira guro bakearen nahastera?
Jinkoak mendiak egin dituanean,
gizonek ez pasatzea nahi izan du.
Bainan arrokak biribilkolika erortzen dira,
tropak lehertzen dituzte.
Odola xurrutan badoa, haragi puskak dardaran daude.
Oh! Zenbat hezur karraskatuak! Zer odolezko itsasoa!
VI
Eskapa! Eskapa! Indar ata zaldi dituzuenak.
Eskapa hadi, Karlomano errege, hiru luma
beltzekin ata hire kapa gorriarekin;
hire hiloba maitea, Errolan zangarra, hantxet hila dago;
bere zangartasuna beretzako ez du izan.
Eta orain, Euskaldunak, utz ditzagun arroka horiek.
Jauts ghiten fite, igor ditzaugun gure dardak
eskapatzen direnen kontra.
VII
Badoazi! Badoazi! Non da bada lantzazko sasi hura?
Non dira heien erdian ageri ziren zernahi
kolorezko bandera hek.
Ez da gehiago zimiztarik ateratzen heien
arma odolez betetarik. (bis)
Zenbat dira? Haurra, kontatzak ongi.
Hogoi, hemeretzi, hemezortzi, hamazazpi, hamasei, hamabortz,
hamalaur, hamairur, hamabi, hameka, hamar, bederatzi,
zortzi, zazpi, sei, bortz, laur, hirur, biga, bat.
VIII
Bat! Ez da bihirik agertzen gehiago.
Akabo da. Etxeko jauna, joaiten ahal zira zure xakurrarekin.
Zure emaztearen eta zure haurren besarkatzera.
Zurer darden garbitzera ata altxatzera, zure turutakin
eta gero heien gainean etzatera eta lo itera
Gabaz, arranoak joanen dira haragi puska lehertu horien jatera.
Eta hezur horiek oro xurituko dira eternitatean.
ORREAGA
(Iratzeder - B.L.)
Zuhaitzetan den ederrena da oihan beltzian pagoa...
Orriagako mendi gainetan badabil euskal-gogoa:
Galernen eta gerlen artetik mendetan barna xut doa,
fagadoietan ixilik kontuz Europakoen geroa.
Zonbat gerlari, sarraskiz gose, odolez eta suz hordi,
Europatarrak zanpatu nahiz iragan denik horgaindik!
Ibainetako mendi lepoa heietaz mintza baladi,
aipa letzazke lehen-lehenik Arrolan ata Karlandi.
Buru-gabetu, bihotzez hustu jendalde lehertuekin,
mundu guztia nahiko zuten, beren azpiko bategin.
Euskal jendeak, denen gatik xut, gogor jeikitzen du jakin
mendi gain hautan, burua gora, gizonak gizon dagotzin.
Indarkeriak ezarri mugak kraskatzen hasi orduko,
Euskal gogoa noiz da jauziren arranoaren pareko?
Azpilkueta bezein kartsuko eta jakintza gaitzeko
gizon libroak noiz ote dire Orreagatik jaliko?
Zoin den pizgarri mendietarik jauzika doan xirripa...
Euskal-semeak, Aiten gogoa bihotz guziaz hurrupa!
Altxa burua, denek bat kanta: Euskal Gudua gaur aipa:
Entzunik zuen irrintzina, xutik jar dadin Europa!
BEOTIBAR
(Herrikoia - B.L.)
Beotibarko zelaiak, lehen ilunak,
gaur alaiak.
Beotibarko harkaitzetan frantsesak
gure oinetan.
Arro asko sartu ziran, umil asko irten dira
Oinaz, agintari haundia, zuretzat gure bizia.
Nora zoaz Oinaz jauna, frantses jendearengana?
Elur-maluta ugaria, ugariago etsaia.
Larrean emaztetxoak, begiak malkoz bustiak:
zatoz lehenbailen etxera, bestela galdu zera.
Aurrera, mutil maiteak, etxera doilorkumeak:
hil hemen edo garaitu, esaten du Oinaz jaunak. (bis)
Nor gelditzen da atzean, Oinaz ikusita aurrean?
Zu zara nere nagusi, zurekin hil edo bizi. (bis)
Joan dira hemendik betiko, ez dira inoiz etorriko.
Gure euskaldun mendiak ez besterentzat gaziak. (bis)
​
MATALAZ
(Matalaz XVII. m. - B.L.)
Dolü gabe hiltzen niz,
bizia Xiberuarentzako emaiten baitüt.
Agian, agian, egün batez
jeikiko dira egiazko Xiberutarrak,
egiazko eskualdünak,
tirano arrotzen hiltzeko. (bis)
​
MUÑAGORRIREN BERTSOAK -aurreko CD egindako edizioan falta da-
(Muñagorri XIX. m. - B.L.)
Muñagorrik diona
bere proklamian,
gerrak ondatzen gaitu
bostgarren urtian;
igaz jarrikan Carlos
Madrilko bidian,
bultza zuten atzera,
gerra bere oñian.
Agintari onenak
preso daduzkate;
euskalduna izatia
du bakoitzak kalte.
Tejeiro ta Maroto
guzien alkate:
Zer gizon oyetatik
espera gentzake.
Carlos agertu ezkero
probintzi auetan,
beti bizi gerade
neke ta penetan.
Naiz kendu guk deguna
beinere ezer eman;
Bost negar egiteko,
nunbait jaio giñan.
Semiak soldadu ta
preso gurasuak,
ezin pagaturikan
kontribuzyuak.
Trintxera lanetara
gainiera auzuak.
Dolorezkoak dira
gaur gure pausuak.
Kordoiz inguraturik
kostatik Ebrora,
trabaz gaude josirik
bera eta gora.
Atzenikan frantsesak
itxi du frontera.
Gerrak ez dakar onik
Iñundik iñora.
Atiak itxi eta
ogia garesti;
artua ari da
igotzen poliki;
dirua ezkutatzen da
egunero emendik.
Nola bizi garen bada,
arritutzen naiz ni.
ORREAGAKO GATAZKA
(J.A.Irigaray - B.L.)
Orreagako gatazka
irabazi azkena
gure ondamendiaren astapena,
geroztik artizarra galduxe dugu
galduxe kemena
asmamena.
Geroztik beldurti eta
lotsak dabiltza bizitzaren zeharbiten barna,
Itzaltzuko koblakaria
kantari ari zen euskaldunak azkonak
zorrozten Indarrak elkartzen ata
Orreagako gatazkan lehen aldikotz
Karloman su dotze pariak galtzaile
atera ziren, Orreagako gatazkan
irrintziak goraka arriak biribilkolika
Euskalerriak erakutsi zuen nor zen,
gero,
etxean gelditu zen aitatxi itsuarekin
Gartxot koblakariaren kanten ametsean
etengabeko dantza luzean lotua oihan
eta zeharbideetan barna eta oihanean
eder fagoa oroitzapenaren mikatza!
Orreagako gatazkan erakutsi ahala
Orreagako oihanetan, ai! ote galdua?
ITZALTZUKO BARDOA
(B.L.)
Ehunka uso Elkorretako inguruetan
Itzaltzuko bardoaren bila etsipenetan.
Gari ttanta bana dute mokoetan
ezarri ahal izateko Gartxoten ezpainetan.
Elkorretaren gailurrean irakatsi huen,
nor bere lurrean maizter izatea
zein garesti ordaintzen den.
Lur minak eragindako zina,
lur ikararen mugikortasunean ere
zein iraunkorra den.
Atzaparka bat lurrez hire seme maitearen
abots gardena itoaz
nola herri bakoitzak bere defuntuak
lurperatu ohi dituen.
Bainan hik Gartxot
ez huen Abraham baten ohorerik
eta Mikelot euskal epikaren erresinola
lurrari eskeni behar izan hioken opari.
Atzerriko latin zaleen uztarpean
biraozko hizkuntza basatiaz kantatzea
ez baizen zilegi.
Ez duk eremu hauetan aingeru zerutarrik
Otsaburu zakur anaikorra ez besterik,
nork lehunduko dik bada hire nahigabea
gure lur gozoak ez ezik.
Arrano igarlea hor hago zeharka begira
heriotzaren getari.
Hire hegalaren azpian joan nahi nikek,
hire xirularrutik iheska irriztan
joandako eresien bila
gure adimena hire oroitzapenez
sendotu dedin.
Ai Frai Martin,
hire zitalkeriak bardoa hilen dik
bainan haren sumindura hilezkorra
ondotik izango duk eta hire maitinak
deabruak kantatuko dizkik.
Gaur mende batzuen ondotik
kondairaren ohiartzuna entzun nahirik
lur honi so,
hire Altabizkarko kantuaren
egarri nauk, Gartxot,
nere oharmenaren ilunabarretan
noiz entzungo zai.
Elkorretako elurrak urtzen direlarik
errekan behera datozte,
garden bezain bihurri,
lurraren negarra iduri.
Txori kantazale ederra
nun ote haiz kantatzen?
Harrien negarra haizeak darama
Zaraitzuko ibarretan barna.
​
OI AMA ESKUAL HERRI
(Etxaun Iruri/Herrikoia)
Anai etxen da ezküntü
bükatü niz oain joaitera
ene opilaren egitera
Pariserat banüazü
Oi ama Eskual Herri goxua
zutandik urrun triste banüa
adios gaixo etxen dena
adios Xiberua. (bis)
Pariseko bizitzia
lan kostüzüriaz bagiazü
bena berantzen zütadazü
zure berriz ikustia.
Oi ama Eskual Herria...
EGUNSENTIKO AMETSETAN
(B.L.)
-Instrumentala-
​
URRUNDIK HELDU NAIZ
(J.A. Urbeltz / B.L.)
Urrundik heldu naiz luze ibiliz,
bidez bide eta bidetako
hautsak garia sortarazi du
ene oinetako behatz artetik...
Ene burua untzaz ari da estaltzen,
eskuetako behatzetan madariondoaren hosto xamurrak
loratzen...
Bizkarrean...
ortzian barna...
magali mikatzen kimuak
txertatzen ari zaizkidalarik...
San Migeletan... itsasoa... ñabarra
ludia ttipitzen duen itxasoa...
Ene baitan urriaren egohaizearekin batera,
azi busti eta emankorra
ari du... ari du...
Zilegi bekit adiskide, pentsatzea, esatea
harek ez du goroldio baizik sortuko
gure harrizko buruetan...
ARRATSALDE LIZUNA
(B.L.)
Arratsalde lizunak
bere baitan bildu ginduen,
eta odol gaztearen eraginaz
haren soina daldartuz joan zen.
Bizitza-xokoetaz deus ez zekiten begi ñabar haiek
urrun joan nahirik,
eguzkiaren printzetan eta itsasoaren zilarrezko
dizdirean galtzen ziren.
Sentipenak, berriz,
itxaropenaren eta zalantzeren artean
lauso... ahalgetasunaren aurka burrukatu ziren.
Irabazi behar hartan,
arratsalde hari berez zijoakion
ongi nahia jabetzen hasi zen,
eta lilurak jotako ezpain gordinen artetik
irrino bat,
udaberriko belar gaztearen intza bezain ezea loratu zen
nigan algetasuna soraraziz.
Lore hura,
nere baitan landatu nuen,
gero,
nere gau ixiletan,
oroitzapenak dastatzean,
gaztetasunaren bizigarri hura
maiz dut laztantzen.
​
NERE HERRIKO NESKATXA MAITE
(B.L.)
Nere herriko neskatxa maite
ahozko lorez zaitut gaur laztantzen
itsaso garden, lur gozoko landare,
kresalaren usain, zeru kolore
nere bihotzaren taupaden hotsez
zure grazia dut kantatzen.
Bihotz minberen egunsentia
herri sofrituaren lamia
ipuin zaharren piper eta eztia
erreka garbien kantu bitxia
udazken lizunez zaude jantzia
izar zerutarren irria.
Lanbro artetik itsas geldira
lehunki zoazen txori airosa
amodiozko sentipenaren hatsa
zure ezpainetan loratuz doa
goizeko ihintzetan belardi zera
eguzkitan zilar dizdira.
PANPOXA
(B.L.)
-Instrumentala-